Derioko eskola

Derioko eskola
hemen duzue zuen eskolako argazkia, haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako edifizio bat ikusten da.

ESTRAESKOLARRAK

Sergio Gonzalo eta Oihane Gonzalez gara, hemen estraeskolarretatik aparte beste hainbat ekarpen lagungarri eta dibertigarriak dituzue.

Derioko eskolako umeak, eskolatik irten eta gero badaukazue hainbat estraeskolar egiteko. Oso giro ona dago, gainera besteekin harremanak jartzeko aukera izango duzue eta zihur egon, lagun onak egingo dituzuela. Hemen ikus dezakezue eskolak eskaintzen dituztenak, animatu zaitez!!

KOKAPENA


Herriaren mugak hauexek dira: iparraldean, Mungia eta Laukariz; ekialdean, Zamudio; hegoaldean, Bilbo; eta azkenik mendebaldean, Sondika eta Loiu. Asua ibaiak eta Untza errekak aurrera egiten dute bertako lurretan zehar. Erreka hori Untza menditik jaitsi eta lehenengoan isurtzen ditu bere urak. Bestalde, koordenatu geografikoak ondorengoak dira: 43º 18’ 28’’ eta 0º 49’ 05’’ latitude eta longitudeari dagokienez, hurrenez hurren.

Deriok 10,7 kilometro koadroko azalera du. Herrian 5.000 biztanle inguru bizi dira, eta 501,2 biztanle kilmetro karratuko dentsitatea ditu. Hirigune modernoa du, kokaleku berrien eraginez. Udalerrian ezarri diren enpresei esker izugarri hazi da, eta horrela, Txorierriko gunerik handiena bihurtu da.

Garraiobideei dagokienez, Bilborekin nahiko lotura onak ditu bai Asuatik Erletxerako errepidetik, bai Artxandako autobidetik. Gainera, Bizkaibus, Lujua eta Automóviles Vascongados autobusek eta Eusko Trenbideak nahikoa maiztasunarekin egiten dute hiribururako joan-etorria.

mapa


OLENTZERO









Herrialde gehienek izaten dute Gabon inguruan zorionak ematera eta Urte Berria iragartzera etortzen zaien pertsonaia mitikoren bat. Horra hor Papa Noel, Santa Claus, Hiru Erregeak eta San Nicolas, ezagunenen artean.

Pertsonaia hauek umeentzako opariz josita etortzen dira eta hauentzat izaten dute erakargarritasun berezia. Euskaldunok ere badugu geure Gabon inguruko pertsonaia:

OLENTZERO.
ESAERA ZAHARRAK

Gabonen inguruko esaera zahar bildumatxoa duzu hemen. Batzuen esanahia ulertzea zaila denez aiton-amonak hartu eta haiei galdetu!

1. Abendua jai huts eta gau huts.

2. Urte zaharra bukatzean, saguzaharra burduntzian.

3. Sua! Gabonetan txapan eta San Juanetan plazan

4. Eguarrietan eguzkia; Pazkoetan elurra.

5. Eguarri ondorengo lehenbiziko sei egunak nolako, hurrengo urteko lehenbiziko sei hilabeteak halako.

6. Eguberri argi, lastotsu ogi.

7. Eguberri argitsu, ogia gero lastotsu.

8. Eguberri, arimak ere berri.

9. Eguberri berri, nik atorra berri; maukarik ez, ajolik ez.

10. Eguberri, eroak igerri, zohiek ere larri.

11. Eguberri ilunetan soroetan gari asko.

12. Eguberriko aro beroak, Bazkokoz histen.

13. Eguberrirainoko larrazkena, Pazko arteko neguaren ama.

14. Eguberriz itzalketa dabilanak bilatuko du Pazkoz supazterra.

15. Eguberriz ulitzak... kasu! Ikusiko dituzu Pazkoz horma ziriak.

16. Hau da gure olentzero Gabonetako erregetxo. (Libek asmatua eta bidalita).

17. Eguberriz leihoan, bazkoz sutondoan.

18. Eguberri ilargiarekin, artzaina axuriekin.

19. Eguberritan eguzkia, bazkotan elurra.

20. Eguberritan ilbera, inauteriz ilberri.


Dagoeneko eskutitza bidaliko zenioten, ezta? Hala espero dut. Horrela ez bada, berriz, oraintxe eta hementxe egin dezakezu. Azkar ibili, abenduaren 24an zure etxean izango da eta...

gutuna idazteko orria