Derioko eskola

Derioko eskola
hemen duzue zuen eskolako argazkia, haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako edifizio bat ikusten da.

ESTRAESKOLARRAK

Sergio Gonzalo eta Oihane Gonzalez gara, hemen estraeskolarretatik aparte beste hainbat ekarpen lagungarri eta dibertigarriak dituzue.

Derioko eskolako umeak, eskolatik irten eta gero badaukazue hainbat estraeskolar egiteko. Oso giro ona dago, gainera besteekin harremanak jartzeko aukera izango duzue eta zihur egon, lagun onak egingo dituzuela. Hemen ikus dezakezue eskolak eskaintzen dituztenak, animatu zaitez!!

KOKAPENA


Herriaren mugak hauexek dira: iparraldean, Mungia eta Laukariz; ekialdean, Zamudio; hegoaldean, Bilbo; eta azkenik mendebaldean, Sondika eta Loiu. Asua ibaiak eta Untza errekak aurrera egiten dute bertako lurretan zehar. Erreka hori Untza menditik jaitsi eta lehenengoan isurtzen ditu bere urak. Bestalde, koordenatu geografikoak ondorengoak dira: 43º 18’ 28’’ eta 0º 49’ 05’’ latitude eta longitudeari dagokienez, hurrenez hurren.

Deriok 10,7 kilometro koadroko azalera du. Herrian 5.000 biztanle inguru bizi dira, eta 501,2 biztanle kilmetro karratuko dentsitatea ditu. Hirigune modernoa du, kokaleku berrien eraginez. Udalerrian ezarri diren enpresei esker izugarri hazi da, eta horrela, Txorierriko gunerik handiena bihurtu da.

Garraiobideei dagokienez, Bilborekin nahiko lotura onak ditu bai Asuatik Erletxerako errepidetik, bai Artxandako autobidetik. Gainera, Bizkaibus, Lujua eta Automóviles Vascongados autobusek eta Eusko Trenbideak nahikoa maiztasunarekin egiten dute hiribururako joan-etorria.

mapa


Watch live streaming video from sergiooihane at livestream.com
Estraeskolarra: IGERIKETA




Igeri egiten eta uretan ondo moldatzen ikasi nahi duten haur guztiek dute tokia Estadioren Igeriketa Eskolan. Bertako langileei, igerileku klimatizatuei eta eskura ditugun materialei esker zure seme-alabak modu seguruan, gustura eta pozik ibiliko dira uretan.
Bi eta bost urte bitarteko haurren kasuan uretara moldatzen eta ingurunea ezagutzen jarraituko dute. Etapa horretan haurrak ingurune urtarra gune dibertigarri eta segurutzat hartzea nahi dugu, aurrerago igeriketa-irakaskuntza errazagoa eta eramangarriagoa izan dadin. Bi eta hiru urteko haurrek gurasoekin edo konfiantzazko pertsona batekin batera aritzen dira oraindik ere. Lau urtetik aurrera, berriz, gai dira begiraleen laguntzarekin bakarrik ikasteko, eta modu horretan uretan autonomoak izatea lortzen dute.
Igeriketa-irakaskuntzaren teoriak bi oinarri nagusi ditu, bakoitza bere helburuekin:

- Igeriketaren oinarriak: helburu nagusia uretan bizirautea da, eta horrekin batera ingurunea ezagutzea, bertan flotatzea, arnas egitea eta propultsioa.

- Igeriketa-gaitasunak: helburu nagusia ingurune urtarra menperatzea da, igeri egiten jakitea, batetik bestera mugitzea, objektuak jaso eta botatzea, bueltak ematea eta jauziak egitea.

"Hasberriak" eta "Loinak" esaten diegu etapa hauei eta bakoitzak lau maila hartzen ditu. Etapa bakoitzak bere igerilekua
du, ikasleen beharretara egokituta dagoena. Guztira zortzi maila dira eta partaideak sakonera gutxiko igerilekutik hasi
eta 25 metro luze den igerileku sakonera igarotzen dira.
Estraeskolarra: MUSIKA



Dagoeneko ohartuko zineten bezala, denbora-pasa oso ezaguna eta jarraitua da mundu osoan. Zonalde geografiko eta gustu pertsonalen arabera mota ezberdinetako musikak aurki daitezke mundu osoan zear. Eta naiz eta kopia ilegalen ondorioz mundu honetan gero eta jende gutxiago bizi da musikaz, naiz eta asko dira sortzen diren musika talde berriak ere.
Musika ikasteko orduan, edozein musika tresna jotzen ikasi aurretik zenbait musikaren inarri jakin behar dira, ahalik eta solfeoa eta beste zenbait. Guzti honekin musikan interesa baduzu Derion trikitisa, txalaparta eta pandero kalseak daude dagoeneko eta udaletxean proposamenen bat egitekotan beste musika motaren bat ere eskuragai edukiko duzue seguru, anima zaitezte!!
ESTRAESKOLARRA: gimnasia ritmica








Ikusteko, kirolik ederrenetakoa da gimnasia. Indarra, abiadura, oreka, mugimendu ñimiñoenaren erabateko kontrola, dotorezia... Kirol gutxik biltzen dituzte gimnasiak bezainbeste elementu. Denak menderatu behar dira, gainera, gimnasta ona izateko, hutsak berehala salatzen dituen kirola baita gimnasia. Ikuslearentzat ederra den bezalaxe, beraz, gogorra da kirolariarentzat. Batetik, gorputza lantzea eskatzen du, horixe baita gimnastaren lanabes nagusia. Gimnasiaren modalitate hedatuenek –gimnasia artistikoak eta erritmikoak– tresnak erabiltzen dituzte gainera, eta horiek menderatzeak, ikasteko pazientzia ez ezik, teknika izugarri lantzea eskatzen du.

Atal honetan, dakizuenez, oso hedatuta ez dauden kirolei egiten diegu tartea, eta horien artean kokatu behar da, ezbairik gabe, gimnasia. Gurean batez ere, une honetan gimnasia modalitate bakarra praktikatzen da Donostian, gimnasia erritmikoa, soilik neskek egiten dutena. Gipuzkoako Gimnasia Federazioak gainerako modalitateen ardura ere badu, eta gustura hedatuko lituzke gimnasia artistikoa, akrobatikoa, tranpolina, aerobica edota gimnasia orokorra deritzana. Donostiar askok mantenimenduko ariketa fisiko gisara egiten duten aerobicaren alorrean ari dira saioren batzuk egiten, baina aurreneko urratsetan daude soilik. Besteak beste, egun Donostian ez dago gimnasia erritmikoa eta aerobica ez diren beste modalitateak egiteko azpiegiturarik. Kirola hedatzeko asmoz, betiere gimnasia erritmikoaren alorrean, hitzarmenak dituzte Donostiako zenbait ikastetxerekin, eta neska txikiek gogo onez hartzen omen dute kirola eta dantzaren arteko jarduera dotore hori. Hurrengo urratsa egin, eskola kirolaren esparrutik irten eta federatu mailako lehiaketarako prestatzeko orduan, ordea, utzi egiten dute askok eta askok...

Kirol sakrifikatua

Hain zuzen ere, gimnasian aurrera egiteko nork bere aldetik asko jarri behar du. Baldintza fisiko jakin batzuk ere eduki behar dira, batik bat malgutasuna, baina dohain horiek lantzea da garrantzitsuena, eta horrek egunero entrenatzea eskatzen du.
ESTRAESKOLARRA: eskulanak







Bideo hauetan eskolako estraeskolarretan egiten dituzten eskulan batzuk erakuzten dira. Hauetariko batzuk egitea eta asko gehiago egiten ikastea guztatuko litzaizuke?

etorri, animatu zaitez eta hauetariko eskulan asko egiten ikasiko dituzue!!
AGENDA 21


Eskolako Agenda 21, Ikastetxearen eta inguruaren jasangarritasunaren eta kalitatearen alde hezkuntza komunitateak aurrera eramaten duen konpromiso eta ekintza-plan bat da. Eskolako Agenda 21ek ikasleei beren ingurumen hubilaren arazoa aztertu eta ulertzea ahalbidetzen die eta hiritar gisa bidezkoagoa eta ekologikoki jasangarriagoa ezango den gizarte baten alde aritzeko prestatzen ditu.

Eskolako Agenda 21aren helburua da " gizakiaren - gizartearen - ingurumenaren" arteko harremanak hobetu eta bizi-kalitatearen eta ingurumen-kalitatearen arteko oreka dinamikoa sortu edo eusteko bakarka edo taldean esku hartu nahi duten hiritar aditu eta arduratsuak lortzea.

Txoko berdearen sorrera

Gelan lortutako lanen emaitzak hemen ipiniko ditugu.
Horrez aparte txiste eta albisteen atalak egongo dira.

Ikasleek Txoko Berdearen kokapena ezagutzeko txiste eta gezien bitartez egindako aktibitate bat aurrera eraman dugu. Bi hauek jarraituz gero, Txoko Berdera heltzen dira.

Ekintza hau Agenda 21eko Ikasleen Batzarrak egin du.

zer gai lantzen ditu Eskolako agenda 21?

Ikastetxeko eta hiriko ingurumen-kudeaketari dagozkion oinarrizko gaiak aztertu, berrikusi eta hobetzen dira Eskolako Agenda 21ean. Horrez gain, ikastetxearen hezkuntza-funtzioak curriculumaren edukiak eta metodoak eta gizarteratze-prozesuak aztertzea ezinbesteko egiten du.





kristalezko zerbait apaindu!!



Hemen daukazue beste eskulan bat, kristalezko edozein gauza apaidu dezakezue bideo honetan erakusten ditudan pausuak jarraituz.

animatu zaitezte, nahi dituzuen koloreekin apaidu dezakezu eta zihur nago oso polita geldituko zaizuela.

gainera edonori paritu ahal diozue, asko gustatuko zaiola ikusuko duzu, ANIMATU ZAITEZ!!
ESTRAESKOLARRA: DANTZA


Orain dela gutzirarte ezaguna bazen ere, orain dela gutzitik hona askoz ezagunagoa bihurtu dira dantza eskolak telebistan ematen den "Fama" programa dela eta. Mota askotako dantzak ezagutzen eta praktika daitezke eta hemen bat baino ez aurkezten dizuedan arren, youtube webgunean milaka bideo ezberdin aurkituko dituzue.
Derioko kasuan, dantza euskaldunak eta "baile de salon" izenaz ezagutzen dena dituzu aukeragai, baina beste motatakoren bat nahi izanez gero inguruko herriren batean aurkituko duzu, dantza motaren arabera.
Bertako klaseak udaletxeko goiko solairuan izaten dira eguasten eta eguenetan arratzaldeko bostetatik zazpietara, animatu eta bertatik igaro informazio baliagarria eskuratzeko
ESTRAESKOLARRA: MARRAZKETA


Imaginazio ona baduzue eta marrazkiak guztuko, anima zaitez probatzera. Kirola egiteaz gain, badaude denbora librea pasatzen laguntzen duten beste hainbat egiteko ere eta marrazketa hauen artean dago. Sormena eta irudimena lantzeko guztiz aproposa da noizean behin herri edo zonaldeka txapelketak egin ohi dira eta sariak beti dira sari!!
Bukatzeko, marrazketan ezagupenak handitzeko gai zarela uste baduzu eta gurasoei opari gisa eman ahal izateko marrazkiak egin nahi badituzu udaletxean informatu edo barikuro arratzaldeko seietan, derioko herri ikastetzean ematen dira klaseak, hausartu eta pasa zaitez zer den ikustera!!
ESTRAESKOLARRA: FUTBOLA


Hemen duzue denetan kirolik ezagunena!! Mundu osoan ezaguna bihurtu den kirol aipagarriena izateaz gain, dibertigarria eta talde lana lantzeko aproposa da. Telebistan normalean hamaika lagunez osatutako taldeen arteko partiduak izan arren, bost,zazpi...partaidetako taldeen artean ere jolas daitezke partiduak. Normalean, gaztetan bost laguneko taldeetan jolastu ohi da zelaia txikiagoa delako, gazteek ezin baitute elduen moduan korrika egin eta hamaika lagunentzako zelaia handiegia egingo zitzaielako.
Guzti honekin interesgarria iruditzen bazaizue, eskola egutegiko aste guztietako martitzen eta eguenetan entrenamendua egoten da derioko eskola aurreko futbol zelaian.
ANIMA ZAITEZ!!

Olen3.gif (52759 bytes)gabon kantak

Din Dan Don

Din dan don, din dan don!
Eguberri on!
Zorion, zorion!
gabonak, din-dan, don!
Din dan don, din dan don!
Eguberrion!
Zorion, zorion, Gabonak Gabon!

Izar bat hasi da dizdizka zeruan
berri onak zabaltzen ari zaigu munduan.
Jaio da, jaio da, Jaunaren semea,
askatxo batean dago, lastoen gainean.

Din dan don...

Aingeruak kanta, artzain onak dantzan,
Jainkoaren jaiotzan Pakea eta Haintza!
Astoak, aja-ja! Idiak, muu-mu!
estalpe zaharrean kantuan ari zaizkigu.

Din dan don...

Antxon eta Peru, artzain buruzuri,
izarrari jarraika biak datoz arinka.
Menditik barrena, haurtxoarengana,
artzain bakoitzak darama arkumetxo bana.

Din dan don...

Hator Hator

Hator, hator mutil etxera
gaztaina ximelak jatera,
Gabon gaua ospatutzeko
aitaren eta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita barrezka
amaren poz ta atseginez.

Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri.
Gaztainak erre artean,
gaztainak erre artean,
txipli txapla, pum!

Gabon gaua pozik igaro daigun.

Alaken

Alaken, alaken,
ala pikula tun paire,
errespunde la pikula tunpa
Jesus Maria Jainkoa zen. (bis)

Adizkideok!
Ikusi duzue zelai horietan artzaia,
artzai txiki,
artzai handi,
artzai mutur leuna.

Alaken, alaken...

Lo leri lelo,
goxo dek goxo,
neguan etxe txokoa. (bis)

Gaur jaio da, gaur,
Jesus Haurtxoa.

Lo leri lelo,
hiru errege
izar baten arrastoan.
Lo leri lelo,
tranka, trankatran,
hirurak zaldiz badoaz.

Alaken, alaken....




kanten musika!!




OLENTZERO









Herrialde gehienek izaten dute Gabon inguruan zorionak ematera eta Urte Berria iragartzera etortzen zaien pertsonaia mitikoren bat. Horra hor Papa Noel, Santa Claus, Hiru Erregeak eta San Nicolas, ezagunenen artean.

Pertsonaia hauek umeentzako opariz josita etortzen dira eta hauentzat izaten dute erakargarritasun berezia. Euskaldunok ere badugu geure Gabon inguruko pertsonaia:

OLENTZERO.
ESAERA ZAHARRAK

Gabonen inguruko esaera zahar bildumatxoa duzu hemen. Batzuen esanahia ulertzea zaila denez aiton-amonak hartu eta haiei galdetu!

1. Abendua jai huts eta gau huts.

2. Urte zaharra bukatzean, saguzaharra burduntzian.

3. Sua! Gabonetan txapan eta San Juanetan plazan

4. Eguarrietan eguzkia; Pazkoetan elurra.

5. Eguarri ondorengo lehenbiziko sei egunak nolako, hurrengo urteko lehenbiziko sei hilabeteak halako.

6. Eguberri argi, lastotsu ogi.

7. Eguberri argitsu, ogia gero lastotsu.

8. Eguberri, arimak ere berri.

9. Eguberri berri, nik atorra berri; maukarik ez, ajolik ez.

10. Eguberri, eroak igerri, zohiek ere larri.

11. Eguberri ilunetan soroetan gari asko.

12. Eguberriko aro beroak, Bazkokoz histen.

13. Eguberrirainoko larrazkena, Pazko arteko neguaren ama.

14. Eguberriz itzalketa dabilanak bilatuko du Pazkoz supazterra.

15. Eguberriz ulitzak... kasu! Ikusiko dituzu Pazkoz horma ziriak.

16. Hau da gure olentzero Gabonetako erregetxo. (Libek asmatua eta bidalita).

17. Eguberriz leihoan, bazkoz sutondoan.

18. Eguberri ilargiarekin, artzaina axuriekin.

19. Eguberritan eguzkia, bazkotan elurra.

20. Eguberritan ilbera, inauteriz ilberri.


Dagoeneko eskutitza bidaliko zenioten, ezta? Hala espero dut. Horrela ez bada, berriz, oraintxe eta hementxe egin dezakezu. Azkar ibili, abenduaren 24an zure etxean izango da eta...

gutuna idazteko orria
GURINAZKO PASTAK





Bideo honetan gurinazko pasten errezeta duzue. 5. mailakoek Segurara joan ziren egun batzuk pasatzera, han hainbat gauza egin zituzten haien artean gurinazko pastak, nebak (Jon Gonzalez) errezeta etxera ekarri zuen eta arratsalde batean praktikan jarri genuen. Hau grabatu eta guztiak ikusteko eta etxean praktikan jartzeko animatzen zaituet!!
JOLAS HEZITZAILEAK:










Ahozko eta idatzizko ulermena lantzeko hainbat jolas dauzkazue link honetan.
4. mailatik gorako neska-mutilentzat aproposa, anima zaitezte! jokuak


Marrazten ikasteko JOLASA, jolasa hitzan klikatu eta has zaitez! lehen hezkuntza osorago aproposa.

Zenbakiak marrazten ikasisteko
jolasak. lehenengo ziklorako aproposa.

Letrak nola idazten diren ikasteko
jolasak. Lehenengo ziklorako aproposa.


Orokorrean hemen dituzue hainbat jolas hezitzaileak, klikatu eta has zaitezte!! hemen daukazue, musika, oroimena, hizkuntza, matematika, abilezia, kreatibitatea eta behaketa lantzeko jolasak.
NOLA EGIN ARTILEZKO PONPOIA?


Hurrengo bideo honetan pausus pausu azaltzen da zelan eginten den, dena den puntuz puntu azaltzen dizuet jarraian:





-materiala:
kartoia, artilea eta artaziak.

-prozedura:

kartoian bi borobil berdin marraztu eta ebaki. bi borobilei zulo bat egin erdi erdian. Gero artilezko zati bat ebaki eta kartoian bueltak ematen hasi,artilezko zati hori amaitzen denean beste bat ebaki eta prozesu berdina jarraitu kartoi guztia eztalita egon arte. Amaitzeko, artilea ebaki bi kartoien artean, artilea abakita dagoenean bi kartoiak banandu eta eta artile zati bat erditi sartu, hau ondo lotu gero artile zatiak ez jauzteko. Azkenik, kartoiak ebaki eta badaukazu ponpoia!


ponpoia eginda duzuenean, gabonetan gaudela ikusita, ordua da gabonbetako zuhaitza apaintzeko. badakizue zer egin dezakezue ponpoiarekin?
nire ideia...ponpoiak zuhaitzaren bolatxoen ordez jartzea!!! oso polita eta dibertigarria geldituko zaizue, gainera nahi duzuen koloretao ponpoiak egin ahal dituzue, edo bi koloretako bat!!!

ANIMATU ZAITEZTE ZUEN ETXEA APAINTZEN!!!

ESTRAESKOLARRA: SASKIBALOIA



Hemengo hau ezagutzen duzue ezta?Kirol ezagunenetarikoa izatez gain, dibertigarria eta lagun onak egiteko aproposa ere bada saskibalioa. Gainera lagun berri asko egiteko era aparta da, bai talde berekoak naiz talde aurkarietako partadideak ere. Beraz kirol egitea gustoko baduzu eta zergatik ez, kirolari famatu bihurtu nahi baduzu hemen dituzu zenbait oinarrizko ezagupen. Azkenik,zenbait irudi ikusgarri utzi dizkizuet.


Estraeskolarra: JUDO




Gazte ausarta eta kirolaria bazara hemen duzu kirol aproposa!
Malgutasuna, indarra, ausardia, mugikortasuna...hainbat dira landu ditzakezun gaitasunak. Kirol honetaz pentsatzen denari buruz, arrisku barikoa da behar den bezala arituta eta gainera bizitzako hainbat gauzatarako erabilgarri izan daiteke.
Anima zaitez eta zaiatu
PITAGORAZEN TEOREMAREN DEMOSTRAZIOA, OSO INTERESGARRIA!!!




PITAGORAS 2:

Pitagorasen teorema azaltzen duen bideo hau youtube-tik hartuta dago, hemen ere pitagorasen teriaren demostrazioa ikus dezakezue.
PITAGORAZEN TEOREMA NIK EGINDA:

ZUEK EGITEN ANIMATU ZAITEZTE!!




Pitagorasen teorema argitu nahi duzue? Hemen usten dizuet eskuragarri nik egindako demostrazio adierazgarri bat.
FURRA FURRAREN ABESTIA TXIRULAREKIN JOTA:

Bideo honetan, 5.mailako mutil bat ateratzen da, bere izena Jon Gonzalez da, hamar urtekoa. Furra- furra abesti hau eskolan landu dute, musika ikasgaian. Hemen usten dizuet batzuk ikusi ahal izateko eta gutxienez letra ikasteko. Adina duzuenontzat saitzen animatzen animatzen zaituet.

furra furra abestia oso egokia datorkigu, gabonetan gaude eta!!!






Gabonak direla eta, Furra Furra abestia hemen uzten dizuet. Zuek ere gai zaretela proba ezazue, bideoaren hasieran duzue partitura eta kantaren letra.
ESTRAESKOLARRA: BATUKA



Dantza mota desberdinak ikasiko dituzu, gainera lagun berriak egiteko aukera aparta da. Derioko jaietan gurasoen aurrean dantza egiteko aukera izango duzue, honi esker giro dibertigarri batean kirola egiteko gai zaretera erakutsi ahal izango duzue.
Animatu zaiez!!Ekin kirolean!!
TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN:

hemen daukazue mapa kontzeptual bat, honetan, teknologi berriak nola agertzen diren gaur egun gure bizitzan eta hezkuntzaren arteko desberdinatsunak azaltzen da. Oso interesgarria da, bideoekin eta azaltzen da guztiok ulertzeko modukoa.













Oso garrantzitsua dela uste dut, gehien bat aurten teknologi berriak sartu nahi dituztelako eskoletan, baina hala eta guztiz jende asko ez dago honekin ados, horregatik hemen daukazue mapa kontzeptuala, ia ikusi eta gero gauza interesgarria dela eta ikasketa esanguratsua lortzen dugula pentsatzen duzuen.





mapa kontzeptuala