Derioko eskola

Derioko eskola
hemen duzue zuen eskolako argazkia, haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako edifizio bat ikusten da.

ESTRAESKOLARRAK

Sergio Gonzalo eta Oihane Gonzalez gara, hemen estraeskolarretatik aparte beste hainbat ekarpen lagungarri eta dibertigarriak dituzue.

Derioko eskolako umeak, eskolatik irten eta gero badaukazue hainbat estraeskolar egiteko. Oso giro ona dago, gainera besteekin harremanak jartzeko aukera izango duzue eta zihur egon, lagun onak egingo dituzuela. Hemen ikus dezakezue eskolak eskaintzen dituztenak, animatu zaitez!!

KOKAPENA


Herriaren mugak hauexek dira: iparraldean, Mungia eta Laukariz; ekialdean, Zamudio; hegoaldean, Bilbo; eta azkenik mendebaldean, Sondika eta Loiu. Asua ibaiak eta Untza errekak aurrera egiten dute bertako lurretan zehar. Erreka hori Untza menditik jaitsi eta lehenengoan isurtzen ditu bere urak. Bestalde, koordenatu geografikoak ondorengoak dira: 43º 18’ 28’’ eta 0º 49’ 05’’ latitude eta longitudeari dagokienez, hurrenez hurren.

Deriok 10,7 kilometro koadroko azalera du. Herrian 5.000 biztanle inguru bizi dira, eta 501,2 biztanle kilmetro karratuko dentsitatea ditu. Hirigune modernoa du, kokaleku berrien eraginez. Udalerrian ezarri diren enpresei esker izugarri hazi da, eta horrela, Txorierriko gunerik handiena bihurtu da.

Garraiobideei dagokienez, Bilborekin nahiko lotura onak ditu bai Asuatik Erletxerako errepidetik, bai Artxandako autobidetik. Gainera, Bizkaibus, Lujua eta Automóviles Vascongados autobusek eta Eusko Trenbideak nahikoa maiztasunarekin egiten dute hiribururako joan-etorria.

mapa


Estraeskolarra: IGERIKETA




Igeri egiten eta uretan ondo moldatzen ikasi nahi duten haur guztiek dute tokia Estadioren Igeriketa Eskolan. Bertako langileei, igerileku klimatizatuei eta eskura ditugun materialei esker zure seme-alabak modu seguruan, gustura eta pozik ibiliko dira uretan.
Bi eta bost urte bitarteko haurren kasuan uretara moldatzen eta ingurunea ezagutzen jarraituko dute. Etapa horretan haurrak ingurune urtarra gune dibertigarri eta segurutzat hartzea nahi dugu, aurrerago igeriketa-irakaskuntza errazagoa eta eramangarriagoa izan dadin. Bi eta hiru urteko haurrek gurasoekin edo konfiantzazko pertsona batekin batera aritzen dira oraindik ere. Lau urtetik aurrera, berriz, gai dira begiraleen laguntzarekin bakarrik ikasteko, eta modu horretan uretan autonomoak izatea lortzen dute.
Igeriketa-irakaskuntzaren teoriak bi oinarri nagusi ditu, bakoitza bere helburuekin:

- Igeriketaren oinarriak: helburu nagusia uretan bizirautea da, eta horrekin batera ingurunea ezagutzea, bertan flotatzea, arnas egitea eta propultsioa.

- Igeriketa-gaitasunak: helburu nagusia ingurune urtarra menperatzea da, igeri egiten jakitea, batetik bestera mugitzea, objektuak jaso eta botatzea, bueltak ematea eta jauziak egitea.

"Hasberriak" eta "Loinak" esaten diegu etapa hauei eta bakoitzak lau maila hartzen ditu. Etapa bakoitzak bere igerilekua
du, ikasleen beharretara egokituta dagoena. Guztira zortzi maila dira eta partaideak sakonera gutxiko igerilekutik hasi
eta 25 metro luze den igerileku sakonera igarotzen dira.