Derioko eskola

Derioko eskola
hemen duzue zuen eskolako argazkia, haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako edifizio bat ikusten da.

ESTRAESKOLARRAK

Sergio Gonzalo eta Oihane Gonzalez gara, hemen estraeskolarretatik aparte beste hainbat ekarpen lagungarri eta dibertigarriak dituzue.

Derioko eskolako umeak, eskolatik irten eta gero badaukazue hainbat estraeskolar egiteko. Oso giro ona dago, gainera besteekin harremanak jartzeko aukera izango duzue eta zihur egon, lagun onak egingo dituzuela. Hemen ikus dezakezue eskolak eskaintzen dituztenak, animatu zaitez!!

KOKAPENA


Herriaren mugak hauexek dira: iparraldean, Mungia eta Laukariz; ekialdean, Zamudio; hegoaldean, Bilbo; eta azkenik mendebaldean, Sondika eta Loiu. Asua ibaiak eta Untza errekak aurrera egiten dute bertako lurretan zehar. Erreka hori Untza menditik jaitsi eta lehenengoan isurtzen ditu bere urak. Bestalde, koordenatu geografikoak ondorengoak dira: 43º 18’ 28’’ eta 0º 49’ 05’’ latitude eta longitudeari dagokienez, hurrenez hurren.

Deriok 10,7 kilometro koadroko azalera du. Herrian 5.000 biztanle inguru bizi dira, eta 501,2 biztanle kilmetro karratuko dentsitatea ditu. Hirigune modernoa du, kokaleku berrien eraginez. Udalerrian ezarri diren enpresei esker izugarri hazi da, eta horrela, Txorierriko gunerik handiena bihurtu da.

Garraiobideei dagokienez, Bilborekin nahiko lotura onak ditu bai Asuatik Erletxerako errepidetik, bai Artxandako autobidetik. Gainera, Bizkaibus, Lujua eta Automóviles Vascongados autobusek eta Eusko Trenbideak nahikoa maiztasunarekin egiten dute hiribururako joan-etorria.

mapa


ESTRAESKOLARRA: gimnasia ritmica








Ikusteko, kirolik ederrenetakoa da gimnasia. Indarra, abiadura, oreka, mugimendu ñimiñoenaren erabateko kontrola, dotorezia... Kirol gutxik biltzen dituzte gimnasiak bezainbeste elementu. Denak menderatu behar dira, gainera, gimnasta ona izateko, hutsak berehala salatzen dituen kirola baita gimnasia. Ikuslearentzat ederra den bezalaxe, beraz, gogorra da kirolariarentzat. Batetik, gorputza lantzea eskatzen du, horixe baita gimnastaren lanabes nagusia. Gimnasiaren modalitate hedatuenek –gimnasia artistikoak eta erritmikoak– tresnak erabiltzen dituzte gainera, eta horiek menderatzeak, ikasteko pazientzia ez ezik, teknika izugarri lantzea eskatzen du.

Atal honetan, dakizuenez, oso hedatuta ez dauden kirolei egiten diegu tartea, eta horien artean kokatu behar da, ezbairik gabe, gimnasia. Gurean batez ere, une honetan gimnasia modalitate bakarra praktikatzen da Donostian, gimnasia erritmikoa, soilik neskek egiten dutena. Gipuzkoako Gimnasia Federazioak gainerako modalitateen ardura ere badu, eta gustura hedatuko lituzke gimnasia artistikoa, akrobatikoa, tranpolina, aerobica edota gimnasia orokorra deritzana. Donostiar askok mantenimenduko ariketa fisiko gisara egiten duten aerobicaren alorrean ari dira saioren batzuk egiten, baina aurreneko urratsetan daude soilik. Besteak beste, egun Donostian ez dago gimnasia erritmikoa eta aerobica ez diren beste modalitateak egiteko azpiegiturarik. Kirola hedatzeko asmoz, betiere gimnasia erritmikoaren alorrean, hitzarmenak dituzte Donostiako zenbait ikastetxerekin, eta neska txikiek gogo onez hartzen omen dute kirola eta dantzaren arteko jarduera dotore hori. Hurrengo urratsa egin, eskola kirolaren esparrutik irten eta federatu mailako lehiaketarako prestatzeko orduan, ordea, utzi egiten dute askok eta askok...

Kirol sakrifikatua

Hain zuzen ere, gimnasian aurrera egiteko nork bere aldetik asko jarri behar du. Baldintza fisiko jakin batzuk ere eduki behar dira, batik bat malgutasuna, baina dohain horiek lantzea da garrantzitsuena, eta horrek egunero entrenatzea eskatzen du.