Derioko eskola

Derioko eskola
hemen duzue zuen eskolako argazkia, haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako edifizio bat ikusten da.

ESTRAESKOLARRAK

Sergio Gonzalo eta Oihane Gonzalez gara, hemen estraeskolarretatik aparte beste hainbat ekarpen lagungarri eta dibertigarriak dituzue.

Derioko eskolako umeak, eskolatik irten eta gero badaukazue hainbat estraeskolar egiteko. Oso giro ona dago, gainera besteekin harremanak jartzeko aukera izango duzue eta zihur egon, lagun onak egingo dituzuela. Hemen ikus dezakezue eskolak eskaintzen dituztenak, animatu zaitez!!

KOKAPENA


Herriaren mugak hauexek dira: iparraldean, Mungia eta Laukariz; ekialdean, Zamudio; hegoaldean, Bilbo; eta azkenik mendebaldean, Sondika eta Loiu. Asua ibaiak eta Untza errekak aurrera egiten dute bertako lurretan zehar. Erreka hori Untza menditik jaitsi eta lehenengoan isurtzen ditu bere urak. Bestalde, koordenatu geografikoak ondorengoak dira: 43º 18’ 28’’ eta 0º 49’ 05’’ latitude eta longitudeari dagokienez, hurrenez hurren.

Deriok 10,7 kilometro koadroko azalera du. Herrian 5.000 biztanle inguru bizi dira, eta 501,2 biztanle kilmetro karratuko dentsitatea ditu. Hirigune modernoa du, kokaleku berrien eraginez. Udalerrian ezarri diren enpresei esker izugarri hazi da, eta horrela, Txorierriko gunerik handiena bihurtu da.

Garraiobideei dagokienez, Bilborekin nahiko lotura onak ditu bai Asuatik Erletxerako errepidetik, bai Artxandako autobidetik. Gainera, Bizkaibus, Lujua eta Automóviles Vascongados autobusek eta Eusko Trenbideak nahikoa maiztasunarekin egiten dute hiribururako joan-etorria.

mapa


AGENDA 21


Eskolako Agenda 21, Ikastetxearen eta inguruaren jasangarritasunaren eta kalitatearen alde hezkuntza komunitateak aurrera eramaten duen konpromiso eta ekintza-plan bat da. Eskolako Agenda 21ek ikasleei beren ingurumen hubilaren arazoa aztertu eta ulertzea ahalbidetzen die eta hiritar gisa bidezkoagoa eta ekologikoki jasangarriagoa ezango den gizarte baten alde aritzeko prestatzen ditu.

Eskolako Agenda 21aren helburua da " gizakiaren - gizartearen - ingurumenaren" arteko harremanak hobetu eta bizi-kalitatearen eta ingurumen-kalitatearen arteko oreka dinamikoa sortu edo eusteko bakarka edo taldean esku hartu nahi duten hiritar aditu eta arduratsuak lortzea.

Txoko berdearen sorrera

Gelan lortutako lanen emaitzak hemen ipiniko ditugu.
Horrez aparte txiste eta albisteen atalak egongo dira.

Ikasleek Txoko Berdearen kokapena ezagutzeko txiste eta gezien bitartez egindako aktibitate bat aurrera eraman dugu. Bi hauek jarraituz gero, Txoko Berdera heltzen dira.

Ekintza hau Agenda 21eko Ikasleen Batzarrak egin du.

zer gai lantzen ditu Eskolako agenda 21?

Ikastetxeko eta hiriko ingurumen-kudeaketari dagozkion oinarrizko gaiak aztertu, berrikusi eta hobetzen dira Eskolako Agenda 21ean. Horrez gain, ikastetxearen hezkuntza-funtzioak curriculumaren edukiak eta metodoak eta gizarteratze-prozesuak aztertzea ezinbesteko egiten du.